sábado, 19 de julio de 2008

Hegoi Abeslaria

Hona hemen gure Hegoitxu abeslaria "El Consorcio"-ren "Hojas Palmera" abesten. Onena emakumearen ahotsa ipintzen duenean da, mingaina eta guzti ateratzen du andraren ahotsa imitatzeko. Abesti hasieran agertzen den txirula eta kantatutako "ras-ras"-ek ere... ez dute galtzekorik.

Esan beharra dago aitxitxek be lagundu egiten dauela hasierako notekin... bueno, aitxitxe eta kotxean gindoazen beste guztiak...
(Markos)


jueves, 17 de julio de 2008

Hegoi aurreko asteazkenetik oporretan egon da, Aittitte-Amama, Maider eta Markosekin. Hemen oso lanpetuta ibili gara, Maialentxo gaixorik eduki dugu eta, gauetan lorik egin gabe, sukar handiarekin (40ºC arte), ezer jan gabe... Medikura egunean bi aldiz joanda, Gurutzdetara larrialdietara ere bueltatxoa emanda... eta belarrian zeukan infekzio txiki bat osatzeko emandako botikari erreazkioa eginez, aurpegia eta gorputza granoz bete eta handitutak izan ditu azken bi egunetan! baina gaur ikastolara joan da oso pozik, sukarrik gabe, jatego gogoa berreskuratuta azken bi egunetan, trastadak egiten hasi berriz... Ba hori, ematen du dena bere onera bueltatzen ari dela... espero! datorren astelehenean zuzendariarekin geratuta nago, eta asteartetik ostegunera uda ikastaroak Donostian... beraz, hobe guztiak ondo egotea! eta ahal bada lo eginda eta pixka bat atsedena hartuta (beno, azkenekoa luxo bat aspaldi honetan).
Ba hori. Ia Maiderrek Hegoiren opor txikietako argazkiak jartzen dizkigun hemen...
Laster arte, ondo izan guztiok!

martes, 8 de julio de 2008

Hegoi eta bere bizikleta berria



Maialen eta Izeko Oihane, Dantzari Egunean, 2008.05.31

Maialen eta Izeko Oihane, amapuntekoa




Kaixo!

Hemen gure bi trastoen azken argazkiak... Horrela ikusita formalak dirudite, ezta? ba ez pentsa horrelakoak direnik, ezta hurrunetik ere! ez dira geldi egoten, eta orain bata bestearekin jolasten eta elkar zirikatzen hasi dira (uf, 10 urte barru gixajoak gu, Iosu!).

Baina maitagarriak dira, eta beraien arteko erlazioa primerakoa da, Hegoik ezin hobeto zaintzen du eta arduratzen da arrebatxoaz. Horrek poztu eta unkitu egiten nau, nire mutiltxoak 3 urte besterik ez dauka eta... Egia esan, oso ume onak dira; bihurriak, zaratatsuak batzutan, bestetan burugogorrak, baina beti ere bihotz zabalekoak, muxuak eta besarkadak emateko prest, momentu guztiak aprobetxatzeko irrikaz... umeak, eta ume zoragarriak. Beno, horretan lorak guk (nik!) jaso beharko, ez? jejeje

Ondo izan guztiok!
S

Hegoiren 3.urtebetetzea

Hegoik 3 urte egingo ditu datorren astelehenean, martxoak 31!Astean zeharreko eguna izanik, lan eguna, bere Aitak aurreko egunean, igandean, ospatzea erabaki du, Ermukoentzat.Eta ni... ba 31ean bertan ikastolan ospatuko du bere gelakide eta laguntxoekin (pastela eramango du, noski), eta arratsaldean ikastolatik ateratzean lengusua etorriko zaio, beraz Hegoi oso pozik dabil horrenbeste aldiz kandelak puztu behar dituelako...Gainera, apirilean etxean urtebetetze pila daude eta denak batera ospatzen ditugu bazkari baten; eta Hegoik han ere ospatu nahi du berea, beste guztien artean, noski, pandilla ederra da eta!Ez daki ezer gure mutikotxo azkarrak...Ah, lengusinatxoa jaio da, Goiatz (martxoak 5ean). Ongi etorria, neskatxo! Orain Maialentxok ere izango du norekin jolastu, mutikoak (Haitz eta Hegoi) nagusitxoak direlako berarentzat...Horrek azken berriak, momentuz.Ondo izan guztiok!

miércoles, 7 de mayo de 2008

Maialen, bateo egunean (2007ko urrian)
Hegoi, bateo egunean (2007ko urrian)
Hegoi, Zigor eta Nagore-ren ezkontza egunean (2007.09.019
Maialen, Zigor eta Nagore-ren ezkontza egunean (2007.09.01)

2007ko Gabonak

Gabonetako postala izan zen hau...

San Martin azoka, azaroan (Ermun)



Aurreko blog-ean geneukan argazkia da. Zein guapo agertzen diren biak! (eta zein formal, ezta?)