martes, 8 de julio de 2008
Hegoiren 3.urtebetetzea
Hegoik 3 urte egingo ditu datorren astelehenean, martxoak 31!Astean zeharreko eguna izanik, lan eguna, bere Aitak aurreko egunean, igandean, ospatzea erabaki du, Ermukoentzat.Eta ni... ba 31ean bertan ikastolan ospatuko du bere gelakide eta laguntxoekin (pastela eramango du, noski), eta arratsaldean ikastolatik ateratzean lengusua etorriko zaio, beraz Hegoi oso pozik dabil horrenbeste aldiz kandelak puztu behar dituelako...Gainera, apirilean etxean urtebetetze pila daude eta denak batera ospatzen ditugu bazkari baten; eta Hegoik han ere ospatu nahi du berea, beste guztien artean, noski, pandilla ederra da eta!Ez daki ezer gure mutikotxo azkarrak...Ah, lengusinatxoa jaio da, Goiatz (martxoak 5ean). Ongi etorria, neskatxo! Orain Maialentxok ere izango du norekin jolastu, mutikoak (Haitz eta Hegoi) nagusitxoak direlako berarentzat...Horrek azken berriak, momentuz.Ondo izan guztiok!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario