jueves, 17 de julio de 2008

Hegoi aurreko asteazkenetik oporretan egon da, Aittitte-Amama, Maider eta Markosekin. Hemen oso lanpetuta ibili gara, Maialentxo gaixorik eduki dugu eta, gauetan lorik egin gabe, sukar handiarekin (40ºC arte), ezer jan gabe... Medikura egunean bi aldiz joanda, Gurutzdetara larrialdietara ere bueltatxoa emanda... eta belarrian zeukan infekzio txiki bat osatzeko emandako botikari erreazkioa eginez, aurpegia eta gorputza granoz bete eta handitutak izan ditu azken bi egunetan! baina gaur ikastolara joan da oso pozik, sukarrik gabe, jatego gogoa berreskuratuta azken bi egunetan, trastadak egiten hasi berriz... Ba hori, ematen du dena bere onera bueltatzen ari dela... espero! datorren astelehenean zuzendariarekin geratuta nago, eta asteartetik ostegunera uda ikastaroak Donostian... beraz, hobe guztiak ondo egotea! eta ahal bada lo eginda eta pixka bat atsedena hartuta (beno, azkenekoa luxo bat aspaldi honetan).
Ba hori. Ia Maiderrek Hegoiren opor txikietako argazkiak jartzen dizkigun hemen...
Laster arte, ondo izan guztiok!

No hay comentarios: